Infobeaz

Bizkaiak munduko ekintzailetza sarea indartu du SOSA enpresa-bizkortzailearekin hitzarmena eginez


Bizkaiko Foru Aldundiak eta egoitza Tel Aviven daukan SOSA enpresa-bizkortzaileak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bizkaiko startupen eta Israelgo ekintzailetza eta enpresa nodoaren aretan konexioa sustatzeko.   2016-2019 legegintzaldian Bizkaiko Aldundiaren helburu nagusietako bat gure ekintzailetza-sistema nazioarteko nodoekin konektatzea eta Bizkaia ekintzailetzarako erreferentziako lekua bihurtzea da. Horretarako, 2016an lehenengo itunak gauzatu ziren Bostoneko MassChallenge enpresa-bizkortzailearekin eta Cambridge Innovation Center, CICekin.

MassChallengeri dagokionez, sinatu zuen hitzarmenak–MassChallengeBiscay- orain arte aukera eman du hemengo 32 startupek astebetez proiektuak bizkortzeko lantegi batean parte har dezaten eta MassChallengeren munduko lehiaketan egon daitezen.

CIC – Bizkaia International Startup Connection-en bidez Bizkaiko 24 startupek, sei hilabetez, bizkortze-programa trinkoa egin ahal dute mundu osoko 1000 startup eta 4000 ekintzaile baino gehiago biltzen dituen CICeko coworking gunean.

Sosa erakunde pribatuak Israelgo Tel Aviven du egoitza nagusia, eta beste egoitza bat dauka New Yorken. Ekintzaileak eta startupik berritzaileenak korporazioekin eta inbertsiogileekin harremanetan jartzen ditu, eta konponbide teknologiko disruptiboak eskaintzen dizkie, haien negozioei balio erantsia emateko helburuarekin. Iaz Sosak 1.500 startup baino gehiago jarri zituen harremanetan enpresa globalen multzo aukeratu batekin.

Laster gure lurraldeko zenbait enpresa sartuko dira sare honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta SOSAk sinatu duten hitzarmena startupen nazioarteko konexioari laguntza emateko programa berri batekin gauzatzen denean

 

 

, , , , ,
Beaz

FREE
VIEW