Infobeaz

Bizkaia Inbertsio Foroaren 3. edizioa

Abenduraren 1an B Accelerator Tower, BATen izango da Bizkaia Inbertsio Foroaren 3. edizioa, Beazek eta Seed Capital Bizkaiak antolatuta. Izen-emateak.

Proiektu eskalagarria duten eta inbertsio-erronda bat prestatzen ari diren sektore guztietako Bizkaiko startupentzat pentsatuta dago, eta izena emateko epea urriaren 16tik 30era egongo da zabalik.

Hautaketa-batzorde batek erabakiko du zein zortzi enpresak parte hartuko duten topaketan, euren aurkezpenak entzun ondoren. Pitch-a ere funtsezkoa izango da inbertsio-interesa erakartzeko, eta horregatik, foroa baino egun batzuk lehenago, azeleragailu baten laguntzarekin lan egingo dute bertan.

Foroan, enpresa bakoitzak bere proposamena jendaurrean azaltzeko denbora izango du, bai eta banakako bilerak egiteko gune bat ere.

Aurreko edizioko startup guztiek ekosistema inbertitzailearen interesa piztu zuten, baita kontaktu ugari egitea lortu ere; horri esker, gainera, horietako batzuek finantzaketa eskuratu zuten.

Izan zaitez horietako bat!

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA