bcam, Bjaland Technologies, Movalsys eta SAVAC Consultores dira beren proposamenekin BIOK! Athletic Club erronkako epaimahaia konbentzitu duten lau enpresak. Denek parte hartuko dute, maiatzaren 23tik 25ra, elkar-sorkuntza lantegi batean Lezamako instalazioetan.
BIOK! Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak, Beazen bitartez, negozio-aukera berriak sortzeko bultzatzen duen plataforma da.
Haren helburuak Bizkaiko enpresen lehiakortasun-posizionamendua indartzea, bertoko eta nazioarteko ekimenekiko lankidetza aldeztuz, eta gure lurraldera teknologia-gaitasun handiak dituzten erakundeak erakartzea dira. Dinamika berrikuntza irekikoa da.
Testuinguru honetan Athetic Clubeko medikuntza taldeak martxoaren hasieran hurrengo erronka plazaratu zuen: Nola aurreikusi eta kudeatu bere kirol taldeen lesioak teknologia berriak erabiliz?Orduan zabalkunde-kanpaina bat hasi zen startup, teknologia zentro, cluster, kirolean espezializatutako nazioarteko inkubagailu eta abarren artean.
Apirilaren 13an proposamenak aurkezteko epea amaitu zen. Formalki 27 konponbide aurkeztu izren, 14 euskal enpresa/teknologia zentroek bultzatuta: 8 estatukoak eta bost nazioartekoak. Ebaluazioa egin ondoren bcam, Bjaland Technologies, Movalsys etaSAVAC Consultores-en proiektuak aukeratu ziren.
Maiatzaren amaieran Lezaman egingo duten elkar-sorkuntza lantegiaren ostean, ekainaren 8an erronka irabazten duen proposamena zein den jakinaraziko da eta horrek bere konponbidearen prototipoa egin ahalk odu Athletic Clubekin batera.