Beazek abian jarri du zerbitzu berri bat Bizkaiko enpresei laguntzeko , Europako NextGenerationEU suspertze planean jasotako ezohiko neurriei etekinik handiena ateratzen laguntzeko.
Plan horrek 750 milioi euroko zuzkidura du, eta Europar Batasunak ekonomia eta gizarte susperraldia bizkortzea du helburu. Espainiaren kasuan, 140 000 M €-ko injekzioa izango du 2021etik 2026ra bitartean. Horietatik, 72 700 M € itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, 2021-2023 bitartean esleitu beharrekoak.
NexGeneration EU funtsek lau helburu dituzte: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna. Estatu kide bakoitzak Suspertze eta erresilientzia Plan Nazionala diseinatu behar du, eta plan horretan jasoko dira horiek lortzeko behar diren erreformak eta inbertsio-proiektuak.
Proiektu horien kudeaketa arintzeko eta indartzeko, Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen figura sortu da (ESEPE), eta horren eskakizunetako bat da ETE aktiboak I+G+b proiektuetan sartzea.
Horiei zuzenduta dago Beazen proposamen berria. Zerbitzu horren helburua ez da soilik proiektu batek ESEPE gisa onartua izateko bete behar dituen irizpideei edo funtsezko epeei buruzko informazioa ematea, baita Bizkaiko enpresak etorkizuneko NextGenerationEU deialdiei begira prestatzea ere.
Aurkezpen jardunaldia (2021-5-12)