Infobeaz

PlayStation Games Camp Bilbao Bizkaiaren 2. edizioa aurkeztu dute

Martxoaren 16an Beazen PlayStation Games Camp Bilbao Bizkaiaren 2. edizioaren aurkezpen ofiziala egin zen. Ekitaldian argi gelditu zen sektoreko enpresek talentua sobran dutela eta PlayStation Talents eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko ituna pozgarria dela antolakunde biontzat.   

Ainara Basurko Beazko zuzendariak gogoratu zuen ituna bat datorrela Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru Sailaren eta Beazen ildo estrategikoekin; zehazki sormen-industriak eta, horien aretan, bideo-jokoenak bultzatzearekin.

“Berariazko programa daukagu – Bizkaia Sortzailea– sektoreko enpresa eta ekintzaileei laguntza emateko; mentoring zerbitzua, inkubagailuak, etab. PlayStation Talents-ekin laguntza hori indartzeko aukera heldu zen, berriei merkatuan sartzea errazten dien enpresa eragile batekin batera”.

Basurkok azpimarratu zuen PS eta Beazen artean helburuen osagarritasuna dagoela, “batek ezagutza teknikoak bultzatzen ditu eta ebsteak enpresa-jakintza”, eta adierazi zuen sektore honek aukera asko daukala Euskadin, “kluster sektoriala dauka, Gaia Basquegame; eta Digipen unibertsitatea; gainera bideo-jokoak industria eremuetan erabiltzen hasi dira”.

Roberto Yeste, Sony Interactive Entertainment Iberiako Tokiko Garapen arduradunak, PlayStation Talents-i buruz hitz egin zuen -ekimena aitzindaria da munduan- eta adierazi zuenez talentua garatu nahi du “ikastetxeetatik enpresa finkatuetaraino”.  Azken 8 urteetan 50 bideojokotik gora garatu dira programa horren baitan.

Lehen eta bigarren edizioetan hautatutako lantaldeei hitz eman baino lehen,  Jon Kortazar, Relevo Videogames-eko sortzaile eta PlayStation Talents-eko koordinatzaileak, azpimarratu zuen Games Camp Bilbao Bizkaian egotea “aukera handia dela”. Orduan bere ibilbidea aipatu zuen, bideojoko bat sortzea oso autodidakta zen garaian, “ez diot orain erraza denik, baina tresna gehiago daukazue eta itun hau horietako bat da”.

Kaia Studios, Coven Arts, Main Loop eta Crevice-ko sustatzaileek amaiera eman zioten aurkezpenari beren bideo-jokoak aurkeztuz eta beren amets handia jakinaraziz: PS4n argitaratzea, PlayStation Talents eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko elkarlanari ezker gauzatu daiteekena.

, ,
Beaz

FREE
VIEW