Infobeaz

Bostongo CICen startupak bizkortzeko deialdi berria

Apirilaren 26tik maiatzaren 15a arte zabalik egongo da epea Bostongo CIC Cambridgen 6 hilabeteko egonaldia egiteko aukeraketan parte hartu nahi duten startupentzat.  Bizkaiko 6 startup izango dira CIC Cambridge eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean harpidetu zen hitzarmenari esker Bostongo azeleragailu ospetsuan urte erdiko egonaldia egiteko aukera izango dutenak.

Sorkuntza berriko enpresa berritzaileentzako azelerazio intentsiboko programa bat da;  Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren eta CICren artean harpidetu zen hitzarmenari esker  egunera arte  Bizkaiko 7 startup izan dira parte hartu dutenak. Boston nazioarte mailako erreferentea da ekintzailetasunari eta berrikuntzari dagokienez duen ekosistemagatik; bere oinarria unibertsitaterik eta zentro teknologikorik onenen eta enpresa egituraren arteko elkarrekintza da.

20 hautagaien aurre-hautaketa Beazen egingo da maiatzaren 15etik 30era bitartean eta proiektu horiek MassGlobal Partners-i aurkeztuko zaizkio maiatzaren 30ean,  horietatik 6 aukeratuz.

Eskabideok bizkaiainternationalstartupconnection.com/ web orriaren bidez egin behar dira.

, ,
Beaz

FREE
VIEW