Ekonomia zirkularrean herrialde erreferentea den Eskoziara egindako bidaiarekin Europako Retrace proiektuaren lehen fasea amaitu da. Euskadi Azaro Fundazioak eta Beazek ordezkatzen dute.
Garapen ekonomikoaren eredu berri baterantz aldatzea erraztu nahi duen proiektu honen barruan beste lau eskualde daude: Akitania, Eslovenia, Neamt (Errumania) eta Piamonte.
Proiektua hasi zenetik (2016ko apirila), RETRACEeko kideak bazkide guztien herrialdeetara (Italia, Frantzia, Espainia, Errumania eta Eslovenia) bidaiatu dute, eta baita Ekonomia Zirkularraren inguruko gaietan puntakoak diren Holanda eta Eskoziara ere. Egin dituzten zazpi tokiko bisitei esker, guztira 50 praktika on baino gehiago ezagutzeko aukera izan dute.
Eskoziara egindako azken bisita honekin bukatutzat ematen da proiektuaren informazio biltze fasea. Orain, bazkide bakoitza bere herrialdeko lurralde-politiketan eragina izango duen eta Ekonomia Zirkularrerantz bidea erraztuko duen gomendio politikoen gida bat osatzen hasiko da.