Infobeaz

2026ko Bizkaia Inbertsio Foroan parte hartzeko epea zabalik

Bizkaiko startupek azaroaren 24an BAT B Accelerator Towerr-en egingo den VI. Bizkaia Inbertsio Fororako hautagaitza aurkez dezakete urriaren 7ra arte.

Topaketa inbertsio erronda bat definitzen ari diren potentzial handiko proiektuak dituzten startupei zuzenduta dago. Zortzi aukeratuko dira beren pitch-a erakunde eta agente inbertitzaileei aurkezteko.

Foroaren aurretik, aurkezpena landuko dute nazioarteko aholku taldeekin egingo den banakako saio batean; halaber, networking saioetan, mahai-inguruetan eta inbertitzaileekin egingo diren topaketa pertsonalizatuetan parte hartu ahal izango dute.

Hautaketa urriaren 26an eta 27an egingo da eta aukeratutako startupak urriaren 29an jakinaraziko dira.

Parte-hartzea doakoa da.