Urriaren 25era arte dago zabalik ABIATU Sariaren XI. edizioan izena emateko epea. EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beaz-ek antolatu dute, Zitek programaren barruan, Bizkaian unibertsitate-enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak sortu eta hazi direla aitortzeko.
2022ko urtarriletik 2025eko abendura bitartean Bizkaiko EJZn alta emandako unibertsitate-jatorriko enpresek har dezakete parte, baldin eta tituludunek, graduatu-ondokoek edo EHUko ikasleek, irakasle eta ikertzaileek, bekadunek edo unibertsitatearekin lankidetzan garatutako ikerketa-emaitzen ustiapenari lotutako sustatzaileek sustatu badituzte.
Sariek 17.000 euroko zenbatekoa dute, eta gutxienez bi enpresaren artean banatuko dira. Bi modalitate hauetako batean gutxienez sari bat jasoko dute: enpresa berritzailea eta oinarri teknologikoko enpresa. Sari bakoitzaren zenbatekoa 2.000 eta 6.000 euro artekoa izango da.
Epaia azaroan jakinaraziko da.
