Infobeaz

Beazek BIOSPAIN 2026an parte hartuko du Bizkaiko zazpi startupekin batera

Irailaren 29tik urriaren 1era AseBiok Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Basque Health Clusterrekin elkarlanean antolatutako  BIOSPAIN kongresuaren 2026. edizioa garatuko da BE-Cen.

Beaz bertan egongo da, erakunde horiek partekatzen duten standean parte hartuko duten Bizkaiko zazpi startupekin batera:  Samira DtxMai CDMOHawk BiosystemsMikobiomikThe Art of DiscoveryWelltech Electronics eta Inbistra.

Gainera irailaren 29an Olatz Goitiak, Beaz-eko zuzendari nagusiak, “Bizkaia, eskualde ekintzailea: sektore estrategikoak bultzatzeko tresnak eraikitzen” mahai-ingurua moderatuko du. Mahai honetan Seed Capital Bizkaia, Lantik eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek lurraldeak sektore estrategikoak bultzatzeko garatu duen eredua jorratuko dute.

Eredu honek fiskalitateko tresna aurreratuak, finantza-keta-baliabide berriak eta azken belaunaldiko teknologia gaitzaileetarako sarbidea konbinatzen ditu be-rrikuntza bizkortzeko eta enpresa-aukera berriak sortzeko.