Infobeaz

EgokINN zerbitzuak 6. edizioa jarri du abian

Irailaren 28tik urriaren 16ra epea zabalik egongo da EgokINN zerbitzuan izena emateko. EgokINN eraldaketa digital eta berdeei lotutako negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzen duen Beaz zerbitzua da. Zehatzago esanda, Ekonomia Zirkularra moduluan parte hartzeko epea irekitzen da.

Zerbitzua doakoa da eta Trantsizio Berdea eta Trantsizio Digitala arloko foru dirulaguntzak jaso ditzaketen proiektuak dituzten ETEentzat pentsatuta dago.

Trebakuntza urriaren 20an hasiko da eta trantsizio berdeari eta produktu eta zerbitzuei aplikatutako ekonomia zirkularreko estrategiei buruzko bi talde-saio izango ditu.

Lehenengo saioan parte hartzen duten enpresetako hamabi bigarren fasera igaroko dira, eta, azkenik, bostek banakako diagnostikoa jasoko dute aholkularitza-enpresa baten laguntzarekin.