Fundación Telefónicak eta AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioak hitzarmena sinatu dute Euskadin prestakuntza teknologikoa eta enplegua sustatzeko. Ekimen honetan lankidetza-gune nagusiak 42 Urduliz Bizkaia eta AIC Academy dira.
Helburua gaitasun digitalak hobetzea eta prestakuntza automobilgintzako eta mugikortasuneko sektoreen beharretara egokitzea da. Horretarako bi erakundeek edukiak partekatuko dituzte, prestakuntza-programak garatuko dituzte eta enpleguarekin lotutako jarduerak antolatuko dituzte.
Akordioak, era berean, reskilling eta upskilling ekimenak jasotzen ditu gazteek eta profesionalek tre-betasun digital berriak eskuratu eta euskal industriaren beharrei erantzun ahal izateko.
