Irailaren 4tik 30era zabalik dago Barne-ekintzailetza eta Negozio Ereduen Berrikuntza Zerbitzuaren 5. edizioan izena emateko epea.
Zerbitzu hau plantillan gutxienez bost langile dituzten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, baldin eta industria-sektorean, industriari lotutako zerbitzuetan, garraioan edo handizkako merkataritzan jarduten badute. Helburua enpresei negozio-aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzea da, talentua eta barne-gaitasunak baliatuz.
Programaren % 100 finantzatuta dago, bederatzi hilabeteko iraupena du eta hiru fasetan garatzen da.
Lehenengoa izena eman duten enpresa guztientzat irekita dago eta barne-ekintzailetzako gaitasunak indartzeko hiru tailer presentzial ditu. Horren ondoren zazpi parte-hartzaile hautatuko dira, bigarren etapa batean sartuko direnak; bigarren etapa honetan banakako diagnostikoa egingo da negozio-aukera espezifiko bat identifikatzeko eta zehazteko.
Zerbitzua hirugarren fase batekin amaitzen da. Fase honetan enpresek bide-orri bat zehazteko laguntza espezializatua jasoko dute, ondoren negozio-eredu berri lehenetsia garatu eta ezartzeko.
