Infobeaz

Bost startupek beren hazkuntza bultzatuko dute Beaz Acceleration Program programaren bitartez

Zehazki, Check; Puzztime!; QUBIZ.team; Rebel Tickets eta WelPay startupak hautatu dira Beaz-ek sustatzen duen Beaz Acceleration Program izeneko goi-errendimenduko azelerazio-programan parte hartzeko.

Oraingoan, 25 startupek aurkeztu zuten hautagaitza, horietako hamar azken fasera heldu ziren eta beren proiektuak aurkeztu zituzten balorazio publiko-pribatuko batzorde baten aurrean, zeinak azkenik bost hautatu baitzituen.

Zifrez haratago, hautatutako proiektuak Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemak duen ahalmen berritzailearen eta aniztasunaren erakusgarri dira; izan ere, ekimenek askotariko esparruak jorratzen dituzte, hala nola negozio-eredu digitalak, teknologia kuantikoak, adimen artifiziala, energia nahiz jasangarritasuna, osasuna eta sormen-industriak.

Irailaren 7an hasiko da programa eta sei hilabeteko iraupena izango du; horrez gain, aurreikusi da uztailaren 3an aurretiko sustapen-saio bat egitea.