Irailaren 11ra arte dago zabalik Enpresa Berritzaileak Sortzeko programaren 2026ko bigarren deialdian izena emateko epea. Programaren helburua da enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta enpresa berritzaileak haztea.
Programa hau bost jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
1. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea
2. Enpresa berritzaile berriak sortzea
3. Ekintzailetza ekosistema sustatzea
4. Azelerazioa
5. Startupen azeleragailuak erakartzea
Beazek foru laguntza horren kudeaketan laguntzen du; prozesu osoan zehar gure talde teknikoaren laguntza izan dezakezue.
