Infobeaz

BFAren laguntzak – Trantsizio Berdea Programa

Bizkaiko Foru Aldundiak Trantsizio Berdea 2026 programa jarri du abian, 2 milioi eurorekin lu-rraldeko ETE industrialen deskarbonizazioa laguntzeko.

Helburua enpresei ingurumen-inpaktua murrizten laguntzea, eraginkortasuna hobetzea eta ekonomia zirkularreko proiektuak bultzatzea da. Berrikuntza gisa laguntzek 120.000 euroraino-ko proiektuei aurre egin ahal izango diete.

Programa industria, eraikuntza, garraioa edo handizkako merkataritza bezalako sektoreetako 5 eta 250 langile bitarteko enpresei zuzenduta dago.

Laguntzek hiru ildo dituzte: 1. ingurumen-inpaktuaren neurketa; 2. inbertsio berdeak eta ingu-rumen-berrikuntza: 3. ekonomia zirkularra.

1. lerroari dagokion laguntza eskatzeko epea ekainaren 26an amaitzen da, eta 2. eta 3. lerroe-na, berriz, ekainaren 5ean.

Beazen laguntzarekin kudeatutako laguntzak dira. Gure talde teknikoaren laguntza du!