Infobeaz

BFAren laguntzak – Trantsizio Digitaleko Programa

Gaur, maiatzak 4, Trantsizio Digitala 2026 laguntza programa eskatzeko epea irekiko da, lurraldeko ETEen digitalizazioa bultzatzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko, beren negozio prozesu eta ereduetan teknologia digitalak txertatuta.

Deialdia Bizkaiko 5 eta 250 langile arteko enpresentzat da, industria, garraio, eraikuntza edo lotutako zerbitzuen sektoreetan. Programa bi lerrotan egituratzen da —oinarrizko digitalizazioa (1. lerroa) eta digitalizazio aurreratua (2. lerroa)—, proiektu bakoitzeko 120 000 euroraino irits daitezkeen laguntzak eta guzti.

Eskaera epea ixteko datak lerroaren arabera aldatzen dira: maiatzaren 22ra arte digitalizazio aurreratuko proiektuetarako, eta ekainaren 12ra arte oinarrizko digitalizazioko proiektuetarako.