Martxoaren 2tik 20ra bitartean egongo da zabalik Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatu duen Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Planean izena emateko epea.
2i plana plantillan 5-100 langile dituzten Bizkaiko ETEentzat pentsatuta dago, baldin eta horiek lehiakortasuna hobetu nahi badute, berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko proiektuak eginez prozesuetan, produktuetan, antolaketan, pertsonetan edo merkatuan.
Programak 6.000.000 €-ko zuzkidura du, eta proiektu bakoitzeko 6 000 €-tik 120 000 €-ra bitarteko laguntzak ezarri ditu. Enpresa bakoitzak bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
Beaz eskua ematen ari da laguntza horren kudeaketan. Fidatu gure talde teknikoan zure proiektua kontrastatzeko!
