Infobeaz

BFAko laguntzak – ETEak nazioartekotzeko programa

Martxoaren 2tik 20ra bitartean zabalik egongo da ETEak nazioartekotzeko programan izena emateko epea. Programa hori Bizkaiko enpresak herrialde berri batean sartzea helburu duten proiektuak aldezteko pentsatuta dago.

Dirulaguntza 5-100 pertsonako plantilla duten ETEei zuzenduta dago, eta 50.000 €-rainoko laguntzak ezarri dira.

Erakunde bakoitzak posible izango du gehienez bi eskaera aurkeztea. Eskaera bakoitza herrialde bakar bati zuzendutako proiektu bakarra izango da.

Zalantzak argitzeko eta zure proiektua kontrastatzeko, laguntza honen kudeaketan eskua ematen ari den Beaz erakundera jo dezakezu.