Infobeaz

BIOK! erronka Berrikuntza irekia bide-segurtasunaren zerbitzura

Beazek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailarekin batera, berrikuntza irekiko Biok! erronka plazaratu du.

Hau du enuntziatu: Nola hobe daiteke errepideetako bide-marren ikuspena euria eta eguraldi txarra dagoenean?

Eta helburua da irtenbide berritzaileak identifikatzea, bide-marren erabiltzailearen ikusgarritasuna baldintza klimatologiko txarretan eta argirik gabeko eta ikuspen txikiko eremuetan bermatzeko. Konponbideak mota guztietako bideei aplikatu behar zaizkie, eta ekonomikoki jasangarriak izan behar dira.

Deialdia ekintzaileei, start-upei, ETEei, zentro teknologikoei eta unibertsitateei irekita dago, baldin eta erronka erabat edo partzialki konpontzen lagun dezaketen proposamenak badituzte. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 20an bukatzen da.
Martxoaren amaieran enpresa irabazlea iragarriko da, eta hark aukera izango du bere konponbidea benetako ingurune batean baliozkotzeko, 40.000 €-tik beherako proiektu pilotu bat garatuz.

Informazio-jardunaldia

Erronkaren enuntziatuan sakontzeko eta zalantzak argitzeko asmoz, informazio-jardunaldia antolatu dugu, online, otsailaren 5an, ostegunean. Bertan, Beazeko eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko talde teknikoek parte hartuko dute. Izen-emateak.

 

, ,