Azaroaren 25ean, BAT, B Accelerator Tower-ek Bizkaia Inbertsio Foroaren 5. edizioa hartuko du. Beaz eta Seed Capital Bizkaia enpresek antolatu dute, eta inbertitzaile publiko eta pribatuen aurrean enpresa-proiektu berritzaileak ikusaraztea du helburu.
Foroa egoitza soziala eta fiskala Bizkaian duten startupei zuzenduta dago, proiektu eskalagarria badute eta egitasmo hori hazkunde eta inbertsio fasean badago. Izena emateko epea itxita egonik, hautaketa-batzordeak erabaki beharko du —finalisten pitch-a entzun ondoren— zein zortzi startupek parte hartuko duten topaketan, eta hori azaroaren 5ean jakinaraziko da.
Ekitaldia baino bi aste lehenago, aukeratuek banakako mentoretza-saio bat izango dute beren pitch-a optimizatzeko, baliabide baliotsua aurkezpen orokorrerako zein inbertitzaileekin eguneko agendan aurreikusitako one-to-many dinamiketarako.
