Argentinako osasunaren arloko hamabi startup etorriko dira Bizkaira, urriaren 20tik 24ra, lurraldeko ekintzailetza-ekosistema ezagutze aldera.
Alderantzizko misio honen bidez jarraipena emango zaio uztailean Bizkaiko Foru Aldundiak, Beazek eta BAT – B Accelerator Tower-ek Argentinara egindako bisitari; helburua aliantza berriak sustatzea da, lurraldean aukera ekonomikoak sortzeko eta startupak erakartzeko. Ildo horretatik, hiru akordio estrategiko sinatu zituzten zenbait entitaterekin.
Bizkaian dauden bitartean, Argentinako startupak -Brainmart, Cromodatam, Microgénesis, Diagnóstica, Biotalife, Whoa, MedicalSim, Pill.Ar, Gameet, Avedian, Oncoliq, Embryoxite, Pregen, NanoproX- BAT-en kokatuko dira, eta handik elkarreraginean arituko dira osasun-sektoreko askotariko eragile publiko eta pribaturekin; horrez gain, B-Venture topagunean hartuko dute parte beren proiektuak ezagutarazteko.
