Urriaren 20ean eta 21an, B-Venture ekitaldiko hamargarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak. Dagoeneko badakigu zeintzuk diren ekintzailetza sustatzeko asmoz El Correok antolatutako foroan parte hartzeko aukeratu diren startupak.
Bizkaiko zazpi startup izango dira deialdi berriaren protagonistak: Alias Robotics. Auziker, Carnegie, Digital Solutions for Trade, MAI CDMO, Neomente eta Qubiz.team.
Horiekin batera, AIRWAY SHIELD, ATOM Modular, Battbelt, Bideroad, Brandfy, CT PROVISION SLU, Electrogenos, Fuelium, INNKIA, Inspectrail, Miramoon Pharma, Opportunity Health, Pragmatech AI Solutions, Psifiacos, Robinsun, Robopedics, Seaquenz eta TrebezIA ere egongo dira.
B-Venture ekitaldian haien proiektuak ikusaraziko dira eta baliagarria izango da horien sustatzaileak harremanetan jarri daitezen edizio honetako enpresa eta inbertitzaileekin.
