Impulso Cognitivo, Niak, MAI CDMO Network, recircular eta Fazil Crypto dira Bizkaiako Innovation Bridge programaren eskutik Web Summit Lisbon 2025, joango diren Bizkaiko bost startupak.
Topaketa azaroaren 10etik 13ra bitartean izango da. 160 herrialdetako 70.000 pertsonak baino gehiagok, 1.000 hizlarik, startupek eta inbertitzailek eta industria digitala birdefinitzen ari diren enpresa nagusiek osatuko dute.
Teknologiako azken aurrerapenak eskuratzeaz eta eskala handian networkinga egiteko aukeraz gain, Innovation Bridgek aukera emango die hautatutako startupei eskola magistraletan parte hartzeko, mentoreekin talde-bilerak egiteko, enpresa Startup Showcase-n aurkezteko eta, hautatuak izanez gero, parte hartzeko pitch-lehiaketan.
