Infobeaz

BEAZek indartu egin du bere nazioarteko lotura Argentinako ekintzailetza-ekosistemarekin

Uztailaren zehar, Ekonomia Sustatzeko Sailak, BEAZ Bizkaiak eta BATek osatutako ordezkaritza batek bisita instituzional bat egin zuen Argentinara, hango ekintzailetza eta berrikuntza ekosistema gertutik ezagutzeko, eta bi lurraldeen arteko lankidetza-aukerak aztertzeko.

Aste osoan zehar, sektoreko eragile estrategikoekin bildu ziren: inbertsio-erakundeekin, azeleragailuekin, berrikuntza-zentroekin eta ahalmen handiko startup-ekin. Bilerok aukera eman zuten esperientziak trukatzeko, sinergiak identifikatzeko eta nazioarteko lankidetzarako bide berriak zabaltzeko.

Bisita honek sendotu egin du BEAZen konpromisoa talentua, inbertsioa eta berrikuntza-proiektuak Bizkaira erakartzeko, eta berretsi du ekosistema konektatuago, globalago eta lehiakorrago baten aldeko apustua.

Bidaia ideiak berrituta, aliantza berriekin eta ekintzailetza eta berrikuntzaren papera garapen ekonomikoan partekatzen duen ikuspegi batekin amaitu da.