Infobeaz

Finantzaketa lortzeko eta enpresen hazkundea suspertzeko jardunaldia

Datorren ekainaren 25ean hazkunderako eta finantzaketarako sarbiderako programei buruzko urteko jardunaldia ospatuko da Beazen. Bertan, CDTI eta Enisa, bezalako erakundeen eskutik, enpresei Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dizkien tresna publikoekin osagarriak diren laguntzak hurbiltzeko helburuarekin.

Aurten ere Bizkaiko Ogasunak parte hartuko du, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64bis artikulua aurkezteko, I+G+B proiektuetan parte hartzeari buruzkoa.

Ohikoa denez, jardunaldiak bi atal izango ditu. Lehenengoa, kolektiboa izango da eta bertan erakunde hauek beren laguntza-lerroak aurkeztuko dituzte. Bigarrenean aldiz, horrela adierazten duten enpresei, entitateekin banakako kontraste-saioak egiteko aukera emango zaie.

Izena emateko azken eguna ekainaren 21a da. Banakako saioak erreserbatu ahal izango dira, eta organismoko 12 bilerara mugatuko dira gehienez.