Ekainaren 17an, “Bizkaia with the Talent” estrategiaren lehen topaketa egingo da BECen. Estrategia hori Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du, lurraldean kualifikazio handiko talentua garatu, erakarri eta atxikitzeko.
Bertan, talentuaren tokian tokiko sareko eragileak egongo dira; xede nagusia da sare hori Bizkaian garatzeko proiektu estrategikoen berri ematea, STEM gaitasunen gap nagusiei buruz hausnartzea eta enpresen lehiakortasuna bultzatuko duten talentua erakartzeko, prestatzeko eta fidelizatzeko lankidetza-ekimenak identifikatzea.
