Ekainaren 26an eta 27an, BAT Tower-ek B Acceleration Week-en bigarren edizioa hartuko du; bertan startupak, enpresak eta inbertitzaileak elkartu egingo dira euren gaitasunak erakusteko, interesak partekatzeko eta berrikuntza bultzatzeko.
Programak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola Startup World Cup Iberiako eskualde-finala, non aukeratuko den Iberiar penintsula ordezkatuko duen enpresa Kalifornian urriaren 17an egingo den lehiaketaren final globalean, eta BAT Ecosystem Challenge erronkak, tokiko eta nazioarteko startup liderren, enpresa teknologikoen eta BAT komunitateko kideen arteko lankidetza-berrikuntzako proiektuak bultzatzeko.
Ez dira faltako startup village-a eta hainbat jarduera –hitzaldiak, B2B topaketak, matchmaking pertsonalizatuak…–, bertaratutakoek parte hartzen duten startupekin eta Bizkaiko ekosistema ekintzaileko beste eragile batzuekin elkarreragiteko pentsatuak.
