Maiatzaren 5ean irekiko da Trantsizio Digitala programaren 2025eko deialdirako eskabideak aurkezteko epea. Programak industria-arloko eta zerbitzuetako ETEei zuzendutako bi laguntza-lerro ditu, enpresen heldutasun teknologikoaren mailara egokituta.
1. ildoa – Oinarrizko digitalizazio-proiektuaka – enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuak, oinarrizko digitalizazioaren bidez, baldin eta balioa sortzeko prozesuei eragiten badiete. Izena emateko epea irekita egongo da maiatzaren 5tik ekainaren 13ra.
2. ildoa -Digitalizazio aurreratuko proiektuak– enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuak, digitalizazio aurreratuaren bidez, baldin eta balioa sortzeko prozesuei, produktuei/zerbitzuei edo negozio ereduari eragiten badiete. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 5etik 23ra izango da.
