Maiatzaren 5ean irekiko da Trantsizio Digitala programaren 2025eko deialdirako eskabideak aurkezteko epea. Programak industria-arloko eta zerbitzuetako ETEei zuzendutako bi laguntza-lerro ditu, enpresen heldutasun teknologikoaren mailara egokituta.
1. ildoa Oinarrizko digitalizazio-proiektuaka – enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuak, oinarrizko digitalizazioaren bidez, baldin eta balioa sortzeko prozesuei eragiten badiete. Izena emateko epea irekita egongo da maiatzaren 5tik ekainaren 13ra.
2. ildoa Digitalizazio aurreratuko proiektuak– enpresan hobetzeko edo berritzeko proiektuak, digitalizazio aurreratuaren bidez, baldin eta balioa sortzeko prozesuei, produktuei/zerbitzuei edo negozio ereduari eragiten badiete. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 5etik 23ra izango da.
