Infobeaz

“Barne-ekintzailetza eta berrikuntza negozio-ereduetan” zerbitzuaren 4. edizioa

“Barne-ekintzailetza eta berrikuntza negozio-ereduetan” zerbitzuaren edizio berria atera dugu! Hasi da maiatzaren 20rako antolatu dugun informazio-jardunaldian izena emateko epea, abiapuntua izango dena Beazen zerbitzu horretan parte hartzeko.

Proposamena negozio-aukera berriak garatuz eta barne-ekintzailetzaren bidez berritu eta hazi nahi duten enpresa txiki eta ertainei (ETE) dago zuzenduta; hain zuzen gutxienez hamar langile dituztenei eta jarduera industriarekin, garraioarekin, turismoarekin edo handizkako merkataritzarekin lotutako zerbitzuetan oinarritzen dutenei.

Zerbitzua % 100ean dago finantzatuta, bederatzi hilabeteko iraupena du eta hiru fasetan dago banatuta.

Lehenengoan, 30 enpresak lau tailerretan hartuko dute parte online, haien ekintzailetza-gaitasunaren autodiagnostikoa egin ahal izateko.

Horietako zazpik bakarrik jarraituko dute bigarren eta hirugarren etapetan gaitzen. Fase horietan, beren negozio-eredua berritzeko aukera-eremuak identifikatuko dituzte. Indar handiena duena lehenetsiko dute, garatzeko, eta une oro izango dute kontsula-enpresa aditu baten laguntza.

 

, ,