Maiatzaren 31ra arte eska dakioke Euskaliti hasierako kontrastea egiteko edo hura eguneratzeko. Hori ezinbestekoa da enpresa-kudeaketa hobetzen laguntzeko Innobideak-Kudeabide programan parte hartzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiak dagoeneko onartu du programaren 2025eko deialdia. 350.000 euroko aurrekontua izango du. Hala, edizio honetan dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehienez eman daitekeen dirulaguntza handitu dira (10.500 eurora arte enpresako).
Izena emateko epea irekita egongo da maiatzaren 5etik irailaren 30era.
Innobideak-Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat datozen kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzeko diseinatua.
