Infobeaz

Bizkaiak 51,4 milioi euro emango ditu enpresen lehiakortasuna bultzatzeko

2025ean, Ekonomia Sustatzeko Sailak 51,4 milioi euro emango ditu lurraldeko enpresa eta ekintzaileentzako zuzeneko laguntzetarako.

Aurtengo laguntza-plana berrikuntzari, ekintzailetzari, nazioartekotzeari eta Bizkaiko enpresentzako talentua erakartzeari laguntzeko 55 baliabidek osatzen dute, eta 26,2 milioi euroko zuzeneko laguntza-sorta biltzen du.

Nazioartekotzeari eta enpresa-berrikuntzari laguntzeko, digitalizazioan eta jasangarritasunean bereziki eraginez, 30,8 milioi euro emango dira. Ekintzailetza

bultzatzeak 15,5 milioi euro bereganatuko ditu, eta talentua garatu, fidelizatu eta erakartzeko, berriz, 5,1 milioi euro inbertituko dira.

Hamasei dirulaguntza-programaz gain, 24 zerbitzu, zortzi proiektu estrategiko eta zazpi funts daude enpresen eskura, Beaz, Seed Capital Bizkaia eta Bizkaia Talent sozietate publikoek eskainiko dituzte. Horiek guztiak 2025eko Dirulaguntza Gidan kontsultatu daitezke.