- Home
- ANDREkintzailea programa, emakumeek zuzendutako enpresen bultzada
ANDREkintzailea programa, emakumeek zuzendutako enpresen bultzada
- Ekitaldi hau amaituta dago
ANDREkintzailea programa, emakumeek zuzendutako enpresen bultzada

ANDREkintzailea Programaren seigarren edizioa hasiko da. Proiektua emakumeek zuzendutako enpresak indartzeko jaio zen. Aldundiak informazio-jardunaldia antolatu du maiatzaren 8an Beazen gakoak ezagutu ahal ditzazun. Espero zaitugu!.
ANDREkintzailea laguntza-programa bat da. Duela sei urte sortu zuen Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak emakumeen ekintzailetza errazteko eta emakumeak enpresa-sarean nabarmentzeko.
10 hilabeteko iraupena duten lantegiak dira, hainbat gai aztertzeko: estrategia digitala, merkataritza eta ekonomia-finantza kudeaketa, komunikazioa, sormena… Gainera networking jardunaldiak eta coaching eta mentoring saio pertsonalizatuak daude.
Programan parte hartzeko derrigorrezkoa da eratuta eta alta emanda dagoen enpresa batean egotea.
Programa Bilbao Metrópoli-30-ek kordinatzen du Bizkaiko Emakume Enpresarieen Elkartearen, AED, eta Emakumeekin-en laguntzarekin.
Xehetasunak
- Data: 8 maiatza, 2019
-
Ordua:
11:00 am - 12:00 pm
