Prestaekin – Lean Startupa Néstor Guerrarekin

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Prestaekin – Lean Startupa Néstor Guerrarekin

2019ko 8 maiatza/3:30 pm - 2019ko 9 maiatza/1:30 pm

Maiatzaren 8 eta 9an Néstor Guerra berriro dator Beazera Lean Startupari buruz hitzaldi bat ematera. 2017 eta 2018an Enpresa Berritzaileak sortzeko foru programetan laguntza jaso duten ekintzaileei zuzendutako Prestaekin programaren barruan izango da.

Néstor Guerra ingeniaria da prestakuntzaz. Bere ibilbidearengatik enpresari, negozio-eredu berritzaile berrien diseinugile, ekintzaile, aholkulari eta irakasletzat ere jotzen du bere burua.

Prestaekin barruan izango diren bi jardunaldietan Lean Startup metodologiaz hitz egingo du. Estrategia hori General Electric edo Telefónica bezalako enpresa handiek erabiltzen dute, baina baita ehunka startupek ere, lehenbailehen egiaztatu nahi baitute beren produktuaren planteamendua egokia ote den.

Zure produktua kontsumitzaileei interesatzen zaie?

“Zure produktu edo zerbitzuaren helburua arazo bat konpontzea da. Beharrizan hori benetan dagoen ikusiko dugu”, dio Guerrak.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 8 maiatza/3:30 pm
Amaiera:
2019ko 9 maiatza/1:30 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA