PlayStation® Talents Games Camp-en hirugarren edizioa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

PlayStation® Talents Games Camp-en hirugarren edizioa

2019ko 7 maiatza/10:30 am - 5:00 pm

Maiatzaren 7an Madrilen PlayStation® Talents Games Camp-en hirugarren edizioa aurkeztuko da. Bertan egongo dira aurten campetan egon diren Jokoga Interactive eta Pentagonal Studio, Bilbao Bizkaian egon direnak.

Ez da jardunaldian egongo den euskal ordezkaritza bakarra, izan ere Relevo Videogames-ek Treasure Rangers joko inklusiboa aurkeztuko du,  zeinean autismoa duen pertsona bat dagoen.

PlayStation Talents programa PlayStation Iberiak sortu zuen duela hiru urte bideo-jokoen sektorean talentua bultzatzeko.  Zenbait ekimen daude beraren barruan (sariak, itunak…) eta horien aretan Games Campak.

2017an, Aldundiak eta Sony Interactive Entertainment-ek sinatutako hitzarmenari esker, Bilbon Estatuko bigarren Campa zabaldu zuten Madrilgoaren ostean.

Beazen kokatuta dagoen Campetik lau indie estudio pasatu dira: Coven Arts, Kaia Studios, Main Loop eta Crevice. Horiez gain orain Jokoga Interactive etay Pentagonal Studio daude. 10 hilabetez beren jokoak garatzen lan egingo dute,  Sony eta Beazen laguntzarekin.

Madrilgo jardunaldian aurkeztu eta beren bideo-jokoak -Suicide Corps y Syzygy- hedabide espezializatuei ezagutarazleaz gain, beste camp batzuetako lantaldeekin iritziak trukatu ahalko dituzte.

Bilboko Relevo Videogames estudioak ere parte hartuko du Treasure Rangers ezagutarazteko. Proiektu honek PlayStation® Alianzas-en laguntza dauka eta garapenean Games Campen 2. edizioan egon diren pertsona batzuek parte hartu dute..

 

 

 

 

Xehetasunak

Data:
2019ko 7 maiatza
Ordua:
10:30 am - 5:00 pm

Egoitza

Madrid
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA