Infobeaz

BFAren diru-laguntzak – Bizkaia Sortzailea

Ekainaren 12ra arte irekita egongo da Bizkaia Sortzailea programarako eskaerak aurkezteko epea.

Foru programa horren helburua Bizkaiko enpresa sortzaileetan, lehendik daudenetan edo sortu berrietan, proiektuen garapena sustatzea da.

Zehazki, laguntza hau beren jarduera nagusia ikus-entzunezkoen, bideojokoen, modaren eta diseinu industrialaren arloetan garatzen duten enpresentzat pentsatuta dago.

Baita BiDCk identifikatutako sektoreren bateko enpresak eta/edo profesionalak biltzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte sektorialentzat ere: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barnealdeen diseinua, moda eta bideojokoak.

Beazen laguntzarekin kudeatutako laguntza. Gure talde teknikoaren laguntza izango duzu!

Aurkezpen-jardunaldiak 2023

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA