Infobeaz

Beca Grafic – ON Bizkaia saria, Nazioartekotze proiektu

Beca Grafic arte grafikoetarako produktu kimikoen fabrikazioan espezializatutako Berangoko ETEa da, 60 urtetik gorako esperientzia duena. 

Sektore horretako liderra da, eta, 2013an, merkatuak dibertsifikatzea eta nazioartekotze-prozesuari ekitea erabaki zuen. Horren ondorioz, enpresak banatzaileak ditu Magreben, Latinoamerikan, AEBetan, Ekialde Ertainean eta Europan. Gaur egun, esportazioak enpresaren fakturazioaren % 40 dira.

Esportatzaileen artean, Frantzia da nabarmentzekoa; izan ere, merkatu horretan ia milioi bat euro fakturatu ditu 2022an. Arte grafikoetarako produktu kimikoen tokiko fabrikatzaileen hurbiltasunaren, zabaltasunaren eta eskasiaren ondorioz, aldameneko herrialdea lehentasuna da Becarentzat.

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA