Infobeaz

15 euskal startupek zubia ezarriko dute Bostonekin: MassChallengeBiscay 3

Zorionak 3. MassChallengeBiscay-ren finalera heldu diren Bizkaia eta Gipuzkoako 15  startupei; orain astebeteko egonaldia egingo dute Bostonen proiektuak bizkortzeko lantegi trinko batean eta aukera izango dute MassChallengeren munduko finalaurrekora joateko.

Ekimenaren hirugarren edizioa, proiektua zehazteko fasean dauden startupei laguntza emateko, haien ikasketa eta enpresa legez duten ikuspegia bultzatuz, eta biltzen duen talentu eta masa kritikoarengatik munduko erreferentzia den ekintzailetza-nosoa ezagutzeko aukera emanez.

Lehenengo aldiz edizio honetan Gipuzkoako startupak proiektuan sartu dira eta horrek ahalbidetzen du herriaren baterako ikuspegia emateko eta lehiaketan parte hartzen duten enpresen profila dibertsifikatzeko: gipuzkoarrak bioteknologia eta elikagintza sektoreetakoak dira batez ere; bizkaitarrak, berriz, software eta appak garatzeko arlokoak dira gehienbat.

Hauek dira aukeratutako enpresak: Asparia Glycomics; Biotech Food; Dative; Dialecto; Go4IT Solutions; Heepsy; Hola; Innoprick; OnFashion; Songlive; Stockare; Tecbiocel; Twin & Chic; Walden; eta WREAM.

Den-denek parte hartuko dute apirilaren 23tik 26ra bizkortze trinkoko lantegi batean Bostonen, beren negozio-eredua definitzen lan egiten eta enpresa, mentore eta inbertsiogile komunitate batekin batera -MassChallengetik pasatu diren startupek azpimarratzen duten ikasketarik garrantzitsuenetakoa da hau- beren proiektua loturarik gabe edo “edonon” kontatzen ikasiko dute.

 

, , , ,
Beaz

FREE
VIEW