Bizkaiak 28.5 milioi euro bideratuko ditu enpresa eta pertsona ekintzaileentzako laguntzatan
Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak 28,5 milioi euroko dirulaguntza programa zabala aurkeztu du enpresen lehiakortasun erronketan laguntzeko. Zenbateko hori % 5,5 gehitu da, hau da, aurreko ekitaldian baino 1,5 milioi euro handiagoa da.