Nazioartekotze Programa

Nazioartekotze Programa

ETEak nazioarteko merkatuetara hel daitezen eta bertan egon daitezen laguntzak, esportatzeko egiten dituzten ekintzei bultzada emanez.

Eskaerak: martxoaren 13tik maiatzaren 31ra arte

Norentzat den

  • 5 eta 100 langile bitartean dauzkaten enpresentzat.
  • Espresuki baztertuta gelditzen dira beste enpresa batzuen zeharkako esportazioa errazten duten enpresa bitartekariak.
  • Lankidetza proiektuak enpresa biren edo gehiagoren artean aurkez daitezke.

Estaltzen dituen gastuak

  • Langileria gastuak atzerrian egindako denboraldian, langile horien bidaia eta ostatu gastuak, proiekturako kanpoko kontratazioak (aholkularitza, merkataritza ekintzak, sustapena eta publizitatea, azokak, weba…) eta zuzenean proiektuari egotz dakizkiokeen bestelako gastuak, egokiro egiaztaturik (ziurtagiriak, alderantzizko misioak, langileen hautaketa…).

Atzera joan