Diru-laguntzak
3i Programa
Berrikuntzan, nazioartekotzean eta inbertsioan eragina jartzen duten ekintza integralen bidez enpresen lehiakortasuna haunditzea da helburua.Eskaerak: 2024ko otsailaren 5etik – 23ra arte
2i Plana
Empresaren lehiakortasuna edozein arlotan berrikuntza proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak.Eskaerak: 2024ko martxoaren 4tik – 22ra arte
Nazioartekotze Programa
ETEak nazioarteko merkatuetara hel daitezen eta bertan egon daitezen laguntzak, esportatzeko egiten dituzten ekintzei bultzada emanez.Eskaerak: 2024ko martxoaren 4tik – 22ra arte
Bizkaia Sortzailea
Sormen industriarekin -bere aplikazio eremu guztietan- lotutako jarduera ekonomikoko sektore sortu berriak bultzatzeko laguntzak.Eskaerak: 2023ko maiatzaren 12tik – ekainaren 12ra
Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza
Gizartean eragin handia duten proiektuak eta enpresa berritzaileak garatzeko eta abiarazteko laguntzak, honako eremu hauetan: ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea, eta gizarteratzea.Eskaerak: 2024ko otsailaren 1etik – martxoaren 13ra arte
Artisautza
Bizkaian artisautza sektorea dinamizatzeko eta berpizteko laguntzak, enpresa berrien sorkuntza bultzatuz, artisauen prestakuntza hobetuz eta artisautzaren jakintza zabalduz.Eskaerak: 2023ko apirilaren 18tik – maiatzaren 6ra
Trantsizio digital eta berdea programa
Programa eraldaketa digitalerako edo jasangarritasunerako ibilbide gisa dago planteatuta, eta lau laguntza-ildo ditu.Eskaerak: 2023/05/22-2023/07/28 (1 eta 2 lerroak) / 2023/5/22-2023/6/9 (3 eta 4 lerroak)
Zerbitzuak
Zerga kalifikazioko txostenak
Berrikuntza teknologikoaren zioz eta I+G+b proiektuetarako zerga kenkariak eskatzeko kalifikazio txostenak egiten ditugu, doanekoak.Finantzaketa bilatzea
I+G+b proiektuetarako aurretiazko txostena finantzatzailea bilatzeko eta finantzatzaileak kenkaria egiteko burututako jardueren I+G+b-ko proiektuen kalifikazio fiskaleko txostenaEEN Sarea
Enterprise Europe Network-eko euskal nodoko kide legez euskal enpresak nazioartera zabal daitezen laguntzen dugu, enpresa eta teknologia lankidetza sustatuz eta Europako Batasunak finantzatzen dituen I+G programak ahal gehien balia daitezen bultzatuz.
Open Innovation ekimenak
Biok!
BIOK! harremanetan jartzen ditu Bizkaiko enpresa erreferenteak eta startup, ETE eta ekintzaileak teknologia-erronka baten bidez.