Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

ABIATU sarien banaketa

11 abendua/12:00 pm - 1:00 pm

EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate-enpresa berritzaileen eta/edo oinarri teknologikoko enpresen sorkuntza aitortzen duen ABIATU sariaren XI. edizioko sari-banaketa abenduaren 11n izango da, 12:00etan, Bizkaia Aretoko Arriaga Aretoan.

Sari hau EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Beazek ematen dute, bi hamarkada baino gehiago daramatzatelako ZITEK Programan beren ahaleginak batzen.

Bertan izango dira Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Saileko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia; Olatz Goitia, Beazeko zuzendaria; Estitxu Garai, Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreordea; eta Noemí Peña, Bizkaiko Campuseko Ekintzailetza, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendaria.

Xehetasunak

Egoitza

  • Bizkaia Aretoa