Zitek jardunaldia ikerkuntzatik datozen spin-offen sorkuntzari buruz

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Zitek jardunaldia ikerkuntzatik datozen spin-offen sorkuntzari buruz

2020ko 20 urtarrila/10:00 am - 12:00 pm

Urtarrilaren 20an, Zitek eta UPV/EHUko OTRIk “spin-offak sortzeko aukerak eta UPV/EHUn ikerketaren emaitzen transferentzia” jardunaldia antolatuko dute. Sarrera doan.

Topaketaren helburua ikerketaren emaitzak ustiatuko dituzten unibertsitate enpresen sorrera sustatzea da, merkatuaren beharrak beteko dituzten produktu/zerbitzu zehatzak garatuz. Baita ekintzailetza-prozesua, haren faseak, gakoak, eskakizunak, laguntzak eta abar ezagutzera ematea ere.

Jardunaldia Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) izango da, eta hauxe da bere programa:

10.00-10.10 Jon Barrutia fakultateko dekanoaren ongietorria
10.10-10.40 Spin off-ak sortzeko aukerak. Juan Arrue, Beazko teknikaria/Zitek-eko arduraduna
10.40-11.10 Ikerketa-emaitzak transferitzeko aukerak. Gorka Artola EHUko Berrikuntza eta Transferentzia zuzendaria
11.10-11.40 Doktore-tesi batetik jaiotako spin-off kasu erreala: Network Outsight

Xehetasunak

Data:
2020ko 20 urtarrila
Ordua:
10:00 am - 12:00 pm
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA