XXVII. Inbertsio foroa, osasun arloari begira

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

XXVII. Inbertsio foroa, osasun arloari begira

2019ko 12 azaroa/3:00 pm - 5:30 pm

Azaroaren 12an Deustuko Unibertsitateak XXVII. Inbertsio Foroa antolatuko du, osasunaren sektorera berariaz bideratua. Sektore gazte bat, enpresa oso berritzaileak eta pertsona kualifikatuak dituena, XXI. mendeko Euskadin eginkizun estrategikoa izatera deitua. Izen-emateak.

Edozein heldutasun-fasetan dauden bioosasuneko enpresentzat pentsatuta, topaketaren helburua da inbertitzaile mota desberdinekin harremanetan jartzea eta, horrela, balizko finantzaketa-iturriak eskuratzea.

Hamaika startupek – Pockit, Genetracer, SJT Molecular, IMG, Aura, Quest Biotek, Mikrobiomik, Gliokids, Elcode, Gogoa eta Evolgen- aurkeztuko dituzte beren proiektuak. Egongo da, gainera, 15 minutuko B2B saioak ixteko aukera, azalpenetan sakontzeko.

Basque Health Clusterrek, Crecer+ de Orkestr plataformak eta Asturiasko BioCrew Invest,sareak antolatuta, foroak Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Berrikuntza Unitatearen, Beaz, BIC Bizkaia, BIC Araba eta BIC Gipuzkoa erakundeen eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzaren babesa du.

Xehetasunak

Data:
2019ko 12 azaroa
Ordua:
3:00 pm - 5:30 pm
Kategoria Ekitaldi:
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA