- Home
- Webinarra "EIC Europako berrikuntza azeleratzailea"
Webinarra “EIC Europako berrikuntza azeleratzailea”
- Ekitaldi hau amaituta dago
Webinarra “EIC Europako berrikuntza azeleratzailea”
14 uztaila, 2020/9:30 am - 11:00 am
ETE berritzaileentzako finantzaketa
EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo zientzia-proiektuak, arrisku eta potentzial handikoak, babesten ditu. Produktu, zerbitzu edo negozio-eredu berriak garatzen eta merkaturatzen laguntzen du. Hautatutako enpresek finantzaketa eta kapitala jasotzen dute, baita lehen mailako adituen aholkularitza eta enpresa-orientazioa ere, beren ideia berritzailea garatzeko. Azelerazio-zerbitzuak lortzen dituzte inbertitzaile, enpresa eta antzeko ideiak dituzten enpresaburuekin konektatzeko.
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRI Taldearekin eta BEAZekin batera ─nazioarteko proiekzioa duten ETEei laguntzeko Enterprise Europe Network munduko sarerik handieneko kideak guztiak─, topaketa digital hau antolatu du, Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroaren (CDTI) laguntzarekin.
Webinar honetan Europako Batzordearen Horizon(te) 2020 programaren barruan dagoen azeleragailu honen hurrengo deialdietarako proposamenak nola prestatu erakutsiko da. SOMAprobes eta Zuma Innovation-ek, programa honen onuradun diren EAEko bi ETE oso berritzailek, beren esperientzia kontatuko dute.
PROGRAMA
09:30 Enterprise Europe Network Sarearen aurkezpena
Iciar Alaña, EEN Sarearen eta proiektu arduraduna Innobasquen
09:35 EIC Europako Berrikuntza Azeleratzailea
Luis J. Guerra, CDTIko PYME H2020 ordezkaria
10:15 Bruselako elkarrizketa prestatzea: gomendioak eta jardunbide egokiak
Javier Echarri, EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileko epaimahaikoa
10:30 Europako Berrikuntza Azeleratzailera proiektuak aurkezteko aholkuak
Arturo Antón, SPRI, EEN Sareko euskal nodoaren koordinatzailea eta KAM
Frank J. Hernández, SOMAprobes-en sortzaileetakoa eta zuzendari teknikoa
Jon Madariaga, Zuma Innovation-en sortzailea
10:25 Zalantzak eta galderak
11:00 Amaiera
CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin zure ideia edo proposamena berrikusi nahi baduzu, uztailaren 10era arte duzu banakako online bilera bat eskatzeko aukera.
Berrikuspenen kopurua mugatua denez, elkarrizketa ahalik eta lasterren ixtea komeni da.
Xehetasunak
- Data:
- 14 uztaila, 2020
- Ordua:
- 9:30 am - 11:00 am
- Kategoria Ekitaldi:
- Jornada Beaz