Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Toribio Echevarria saria, 29 urte Euskadiko ekintzailetza saritzen

16 maiatza, 2019/8:00 am - 11 ekaina, 2019/5:00 pm

Ekainaren 11 arte zabalik egongo da epea Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatzen duten Toribio Echevarria sariketan aurkezteko. Sariok duela 29 urte sustatzen eta errekonozitzen dute ekiteko gaitasuna, ekimena eta sormena.

 

Lehiatzeko sail bi daude: Enpresa Ideiak/Proiektuak eta Enpresa berria. Kasu biotan zientzia-teknologia arlokoei lehentasuna emango zaie. Sariak hauek dira:

Eibarko Udalaren Saria: 10.500 €, eskudirutan, Bidegarritasun-azterlana, martxan jartzea eta ekimen berriaren garapenerako euskarri Programetara sarbidea Euskadiko BICen bidez, doaneko harpidetza APDn, Gipuzkoako Bazkundearen Saria, eta ELKARGI  Saria, ELKARGIren aholkularitza espezializatua negozio-plan ekonomiko eta finantzario bat diseinatzeko, prestatzeko eta hasierako laguntasuna egiteko dena.

Enpresa berria atalean, gainera, nazioartekotzeko laguntza dago  Basque Trade & Investement-en eskutik.

Emanaldia Tekniker Fundazioaren eraikinean izango da.

Toribio Echevarria saria, 29 Euskadiko ekintzailetza saritzen

Xehetasunak