SUM Bilbao’19 biltzarra

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

SUM Bilbao’19 biltzarra

2019ko 20 otsaila/9:00 am - 2019ko 21 otsaila/2:00 pm

Otsailaren  20 eta 21ean Euskalduna Jauregian Sustainable Urban Mobility Congress – Bilbao 2019 burutuko da. Bertan XXI. mendekoo hirien erronkarik handienetako bati buruz hausnartuko da: pertsonen eta merkantzien mugikortasun ereduen eraldaketa. 

Nazioarteko ekitaldi baten lehenengo edizioa da: ekitaldi hori, hain zuzen ere, mugikortasunaren etorkizunari eta horrek XXI. mendeko hirietan Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko duen eraginari buruzko mundu-mailako gogoetaren buru izateko sortu da.

40tik gora hizlari edo txostengile, hiriko mugikortasun-sistema iraunkorrak eraiki eta finkatzeko alderdi estrategikoez arituko dira eztabaidan, gaika egindako hiru (3) ardatz hauen inguruan: politika publikoak, teknologia eta berrikuntza eta garatzeko aukerak.

Topaketa horren emaitza, esperientzia- eta ezagutza-trukea ez ezik, tresna programatikoa ere izango da, Bilboko Adierazpenaren bidez, gaur egungo mugikortasunaren gaineko politiken eta jardunbideen artean zubiak trazatzeko, hain zuzen, Garapen Iraunkorrerako Helburuekin eta Agenda 2030ekin bat egiten duten ereduetarantz bideratuz.

Bilboko Udalak  eta Petronor-ek  antolatuko dute biltzarra, Hiri eta Toki-Gobernu elkartuen  laguntzarekin eta, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Xehetasunak

Hasiera:
2019ko 20 otsaila/9:00 am
Amaiera:
2019ko 21 otsaila/2:00 pm
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA