- Home
- Soir.ee Mademoiselle Basque erakusketa
Soir.ee Mademoiselle Basque erakusketa
- Ekitaldi hau amaituta dago
Soir.ee Mademoiselle Basque erakusketa
5 urria, 2023/8:00 am - 31 urria, 2023/7:00 pm
Urriaren 5etik 31ra bitartean, Beazen Bizkaia Sortzailea gunean Soir.ee Mademoiselle Basque erakusketa jarriko da, eta bertan izen bereko lehiaketako irabazleen lanak egongo dira ikusgai.
Proiektu bat, House of Soiree startupak sustatua, zeinaren bidez emakumeen ekintzailetza artistikoa eta horrek garapen jasangarrian duen ekarpena ikusaraztea bilatzen baita
Startuparen proposamenari Euskadiko 52 emakume ekintzailek eta 93 emakume artistak erantzun zioten, eta elkarrekin 279 lan egin dituzte, GJHei lotutako hainbat irtenbide berritzaile islatzen dituztenak.
Lehiaketako epaimahaiak 25 aukeratu zituen, eta horiek dira erakusketa bat osatzen dutenak. “Arte-lagin bat baino askoz gehiago da; sarritan bereizten diren bi munduren arteko hurbilketa erakusten du, lankidetza eta ahalduntzea”.
Ikuspegi hori nabarmentzeko, artelan bakoitzak azalpen-audio bat du, non artistek lan-prozesua nolakoa izan den azaltzen baitute, lehenengo ideia-truketik hasi eta azken obraraino.
Bizkaia igaro ondoren, erakusketak Gipuzkoa eta Araba zeharkatuko ditu.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 5 urria, 2023/8:00 am
- Amiera:
- 31 urria, 2023/7:00 pm
- Ekitaldi kategoria:
- Beazen jardunaldia, Jornada Beaz