Mademoiselle Basque Soir.ee Lehiaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Mademoiselle Basque Soir.ee Lehiaketa

2023ko 13 otsaila/8:00 am - 2023ko 15 apirila/5:00 pm

Apirilaren 15era arte zabalik dago Euskadiko emakume ekintzaile eta artista berriei zuzendutako Soir.ee Mademoiselle Basque lehiaketara aurkezteko epea.

House of Soiree, DeustoKabin inkubaturiko startupak sustatzen du proiektua, eta emakumeen ekintzailetza artistikoa eta gizartearen garapen iraunkorrari egiten dion ekarpena ikusaraztea du helburu; horregatik, ezinbesteko baldintza da aurkeztutako proiektuak GJHei lotuta egotea.

Lehiaketak hiru fase ditu. Lehenengoari esker, elkarrekin lan egingo duten 20 emakume, 10 artista eta 10 ekintzaile hautatuko dira. Bigarrenean, ekintzaileak irtenbide berritzaile bat identifikatuko du, eta artistak modu sortzailean interpretatu beharko du. Azkena Non Fungible Tokens-en (NFT) erakusketa kontzeptual bat izango da, formatu fisikoan. Sei hilabetez, erakusketak hainbat hiri zeharkatuko ditu, emakumeen talentua eta sormena ikusaraziz.

Xehetasunak

Hasiera:
2023ko 13 otsaila/8:00 am
Amaiera:
2023ko 15 apirila/5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA